XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ba dakizuz, ama, herriko gorabeherak....
- Sobra be... Josus, baina...!.
- Abadeari oratu eutsoenetik, hemen ez dago antza inor seguru erantzun neuntson.
Atartean gizon bi egozan gure aitagaz berbetan; hirurak niri begira;
Ezezagun biak ez euken polizi jantzirik, nahiz eta euretariko batek ugelezko txamarra susmogarria jantzi.
Baietz erantzun neuntson eta berak:
Neuk, ezelako aurkatasunik agertzearren baino harego, amak-eta nire errugabetasuna ikusi eien,
Txamarradunak orduan, zigarroari bueltak eraginaz, lagun baten aldeko deklarapena egiten joan behar nebala, ez ekiala noren aldekoa, erantzun eustan.
Bera aginduko etorrela gainera, zehaztasun danak jakiteko.
Horixe.
Aitak, sorbaldan joaz, nasai joateko inostan, ezelako okerrik egin ez baneban, ez neunkala zertan ezeren bildurrik euki behar-eta.
Manga hutsean nengon eta kaleraino joan behar baneban, behingozko gauzea bazan be, ganoraz jantzita joan behar nebala, esan eban amak.
Jertsea jantzi eta gertu nengon;
Poliziek bien erdian hartu ninduen.
Jum! Horren adizkide ete ninduen, erdian hartzeko?.
Plaza hegaletik ginoazen.